Programaren aurkezpena
“Familia adimentsuak eskola aurreratuetan” programa berritzaile bat da, eskolaren eta familiaren arteko benetako aliantza bat sortu nahi duena gure neska-mutilen garapen ona bideratzeko elkarrekin.
Oinarrian dagoena da gurasoak eta irakasleak direla sozializatzaile nagusiak; beraz, bien arteko koordinazioa ezinbestekoa da. Ideietan eta hezkuntza-planean familiak eta ikastetxeak hurbiltzeko ildo estrategikoak sartzen dituzten ikastetxeek posizionamendu hobea izaten dute, zalantzarik gabe, ikastetxe aurreratuen eta bikaintasunezko ikastetxeen artean.
Gaikuntza-proiektu honen helburua da familiek dituzten baliabideak, aukerak eta prebentzio- eta babes-faktoreak hobetzea, hezkuntzari nahiz afektibotasunari dagokienez dituzten funtzioak behar bezala betetzeko.
Programan 4 saio egongo dira, Antonio Ortuñok gidatuak. Antonio haur eta gazteen psikologoa da eta familiako terapeuta; Familia adimentsuak zentroko zuzendaria da, eta metodologia propio bat garatu du, nagusiki praktikoa eta bisuala guraso-gaitasunak lantzen eta lortzen laguntzeko.
- Lehenengo saioa. On line. 10-15 minutu. Urriaren 15etik 21era familiek autoebaluazio-galdetegi bat egin ahal izango dute gure webgunearen bidez haziera-prozesu orotan erabili beharreko oinarrizko guraso-gaitasunei buruz. Eredurako lehen hurbilketa bat eskaintzeaz gain, edukiak lantaldearen behar zehatzei egokitzeko behar adina informazio emango dio hizlariari.
- Bigarren saioa. Aurrez aurrekoa. Ordubete. Familia adimentsuak Autoritate enpatikoa, negoziazioa eta ardurak ematea ereduaren aurkezpen teorikoa, taldeari egokituta hasierako on line galdetegiaren azterketaren ondoren. Urriaren 24tik 26ra egingo da; datak eta ordutegia eskola parte-hartzaileak zehaztuko ditu.
- Hirugarren saioa. Aurrez aurrekoa. Ordubete. Familia adimentsuak ereduaren praktika. Taldeak eredua hilabetez biziko du. Azaroaren 21etik 23ra egingo da; datak eta ordutegia eskola parte-hartzaileak zehaztuko ditu.
- Laugarren saioa. On line. 15 minutu. Galdetegia azaroaren 26tik abenduaren 5era bete ahal izango da. Bete ondoren, parte-hartzaileak balorazio bat jasoko du ikasketa-prozesuan zehar guraso-gaitasunak lortzean programak izandako inpaktuari buruzko hasierako galdetegiarekin alderatuz.