24 SEMANA DE LA FAMILIA /// 24 FAMILIAREN ASTEA
Familiaren astea – AFAE
October 2, 2017

Familiaren astea

Duela 18 urtetik hona AFAEk gizarte-sentsibilizaziorako kanpaina zabal bat garatu du Familiarteko Aisiaren bitartez Familiaren kohesioa lortzeko asmoz  Jarduerak, prestakuntza eta aisialdiko berrikuntzak familiei eskaintzen aitzindari izan ginen eta 16 urte igaro eta gero, egiaztatu ahal izan genuen, poz handiz, helburu sozial hura sendotuta zegoela.

Horrexegatik, 2016tik hona, berritzeko erabakia hartu genuen eta bira handi bat eman nahi izan genion kanpainaren zergatiari eta, bide batez, gure egin gaur egun Euskadin pertsona, familia eta lana uztartzea suposatzen duen erronka itzela; hori guztia ekintza boluntarioa, sareko lana eta parte-hartze soziala eta elkarteena albo batera utzi gabe, horiek baitira proiektu honen ezaugarri nabarmenenak.

“Familia, gure enpresarik onena” lelopean hainbat seminario berritzaile antolatzen dira zenbait euskal enpresatan gurasotasun positiboaren inguruan. Eta horiez gain, doako hitzaldian antolatzen dira Bilbo, Gasteiz eta Donostian. Proiektu horren aitzakiarekin antolatzen dira Euskadiko Familia Sariak.

GuardarGuardar

GuardarGuardar