[smartslider3 slider="2"] Saioetako tutorea, Antonio Ortuño – AFAE
October 12, 2018

Saioetako tutorea, Antonio Ortuño

Kontuan hartu behar da ekimen honek gonbita egiten diela parte-hartzaileei guraso- nahiz komunikazio-gaitasunak gaitzeko eta garatzeko prestakuntza-prozesua hasteko –prozesu hori prestakuntza-proposamen gisa eskaintzen die ikastetxeak–, eta, horregatik, nahitaezkoa iruditu zitzaigun saioak gidatzen dituen hizlaria hautatzeari esfortzu eta analisi bereziak eskaintzea. 

Gaia menderatzen duen baina aldi berean hurbila den aditua behar dugu, komunikatzean bereziki akademikoa ez dena eta lidergo-gaitasunarekin, parte-hartzaileen interesa eta jarraitutasuna bermatzeko. 

Beraz, Antonio Ortuño identifikatu genuen hizlari gisa, programa arrakastaz garatzea bermatzen genuelako, eta ez bakarrik hura abalatzen duten curriculumeko xehetasunengatik, baizik eta haren jarreragatik eta metodologia bereziagatik, semaforo adimentsua. 

Mintegietan gako teorikoak nahiz heziketa-praktika onak aurkeztuko dira, gurasotasunarekin lotutako gatazkak kudeatzeko: erabakiak familian banatzen ikastea, seme-alaben ardura sustatzea, modu adimentsuan heldu bihurtzea, eta, azken finean, modu eraginkorrean, ilusionagarrian, positiboan, begirunetsuan eta osasungarrian heztea.