[smartslider3 slider="2"] Familiak adimendunak ikastetxe aurreratuetan – AFAE
January 9, 2018

Familiak adimendunak ikastetxe aurreratuetan

Antonio Ortuño haur eta gazteen psikologoaren eskutik, AFAEn familia-prestakuntzako proposamen berritzaileak sustatu nahi ditugu, semaforo adimentsua izeneko metodo berri bat hurbilduz haur-eskoletara.  

Nagusiki praktiko eta bisualtzat baloratzen dugu lanerako erabiltzen ari garen metodologia hau, bai uztartze erantzukidearen neurrien ezarpenean aitzindariak diren enpresetan, bai data enblematiko hauetan Bizkaiko bi haur-eskolatako gurasoekin: UMEDI eta Basauriko Jose Etxegarai, hain zuzen.

Nola lortu nire seme-alaba arduratsua izatea eta bere portaeraren ondorioak onartzea? Nola ikas dezaket ezetz esaten eta mugak jartzen egoerak hala eskatzen duenean? Nire seme-alaba batek hartzen dituen erabakiak errespetatzen eta beharrezkoa ez denean gehiegizko kontrola ez ezartzen? Nola egin dezaket ez etsitzeko edo kontrola ez galtzeko?

Ortuñok komunikatzeko duen gaitasunari esker hurbiltasun bereziarekin erakusten dizkigu galdera horiei erantzuten joateko gako praktikoak, autoritate enpatikoaren, negoziazioaren eta errespetuaren eta konfiantzaren arteko orekan oinarrituta.  

Antonio Ortuño

 

  

AFAEk semaforo adimenduna haurrentzako hainbat eskolara eramaten du

 

UMEDI

COAS hezkuntza-taldeko haur-eskola bat da, ia 20 urteko dedikazioa eta esperientzia dituena. Bere hezkuntza-proiektuko alderdi sendo bat da, hain zuzen, arreta pertsonalizatua eta gurasoen eskola, eta hortxe kokatzen da Ortuñok 5 urteko haurrekin eta haien familiekin duen harremana.

 

Basauriko Jose Etxegarai haur-eskolak

izen bereko Kolegioaren helburu orokorrarekin jarduten du: haurrak bere kabuz moldatzeko eta gizarteari oro har bere ekarpena egiteko prestatzea, “pertsona” izaten ikastea azken finean. Antonio Ortuñoren presentziak indartu egiten du familien prestaketa eta inplikazioa bide horretan.

Sakatu albuma irakurtzeko

 

José Etxegarai Basauri

 

José Etxegarai Basauri

 

GuardarGuardar

GuardarGuardar