24 SEMANA DE LA FAMILIA /// 24 FAMILIAREN ASTEA
Euskadiko Familia Sariek 2017 – AFAE
September 29, 2017

Euskadiko Familia Sariek 2017

Euskadiko Familia Sariek familiaren aldeko ekintzetan edo proiektuetan lan egiten duten enpresak, erakundeak edo pertsonak saritu nahi dituzte, betiere garatzen ari den Euskadi solidario eta eraldatzaile bati dagokion ikuspegi berritzailearekin.

AFAE GKEak ematen ditu, hainbat hautagai aukeratzen dituen epaimahai baten bidez. Saria ospe handiko eskultore Javier Murok sortutako eskultura batzuk entregatzean datza; eskulturek uztartzearen, berritzearen, lanaren eta familiaren ideiarekin jolasten dute. Haiekin, artistak sinbolizatu nahi ditu –koadroaren oinarriaren bidez– egonkortasuna, oreka, malgutasuna… hau da, familia modernoaren eta enpresa berritzaile eta konprometituen balioak inplizitu sartuta dauden ideiak.
Sariak emateko bost faktore hartzen dira kontuan. Berrikuntza; familia eta lana uztartzea; familiaren irudia; gizarte-ekimena eta mezenasgoa.
2016ko edizioan epaimahaiak pertsona, lana eta familia uztartzeari dagozkion berritasun-balioetan zentratu nahi izan zuen, gaur egungo gizartearen erronka handienetako bat delako.

2016ko Euskadiko Familia Saria IBERDROLAri eman zitzaion, egin duen ibilbide luzearengatik eta familia eta lana uztartzeko asmo handiko apustuarekin erreferentea izan delako; horren erakusgarria da ”Gurasoen eskola” programa aitzindaria.

Bestalde, 2016ko Euskadiko Familia Aitorpenak EUSKALTEL, PWN, MUTUALIA eta EBI (NER GROUP) erakundeei eman zitzaizkien, beren lantaldeekin AFAE GKEaren “Familia adimentsuak enpresa adimentsuetan” familia-prestakuntzako programetan parte hartzeagatik.

Euskadiko Familia Sarien bigarren edizioa 2017

2017ko edizioan Euskadiko Familia bi sari emango dira. Haietako bat gizarte-kalteberatasunarekin –eta bereziki gazte eta nerabeekin– konpromiso handia duen erakunde bati. Bestea, uztartze-gaietan neurri berritzaileak aitortu zaizkion enpresa bati.

  • Euskadiko Familia saria 2017 Carmen Gandarias fundazioari eman zion. epaimahaiaren ustez familia-balioei eta nerabezaroaren babesari ekarpen nabarmena egin dien erakundeari.
  • Euskadiko Familia saria 2017 Petronor konpainiari eman zioten. Pertsona, familia eta lan mailako bizitza uztartzea sustatzeko neurri berritzaileak ezartzeagatik nabarmendu den euskal enpresari. Aitorpen hori azpimarratzen da gaur egungo munduan gizarte-erronka horrek garrantzi handia duelako.

GuardarGuardar

GuardarGuardar