24 SEMANA DE LA FAMILIA /// 24 FAMILIAREN ASTEA
Euskadi Familia Sariak – 19. Familiaren Astea – AFAE
October 7, 2018

Euskadi Familia Sariak – 19. Familiaren Astea

 

Euskadiko Familia Sariek familiaren aldeko ekintzetan edo proiektuetan lan egiten duten enpresak, erakundeak edo pertsonak saritu nahi dituzte, betiere garatzen ari den Euskadi solidario eta eraldatzaile bati dagokion ikuspegi berritzailearekin.

AFAE GKEak ematen ditu, hainbat hautagai aukeratzen dituen epaimahai baten bidez.  Saria ospe handiko eskultore Javier Murok sortutako eskultura batzuk entregatzean datza; eskulturek uztartzearen, berritzearen, lanaren eta familiaren ideiarekin jolasten dute. Haiekin, artistak sinbolizatu nahi ditu –koadroaren oinarriaren bidez– egonkortasuna, oreka, malgutasuna… hau da, familia modernoaren eta enpresa berritzaile eta konprometituen balioak inplizitu sartuta dauden ideiak. 

Sariak emateko bost faktore hartzen dira kontuan. Berrikuntza; familia eta lana uztartzea; familiaren irudia; gizarte-ekimena eta mezenasgoa. 

2018ko edizioan epaimahaiak pertsona, lana eta familia uztartzeari dagozkion berritasun-balioetan zentratu nahi izan du, gaur egungo gizartearen erronka handienetako bat delako. 

Sari-banaketa Bilbon izango da, Azkuna Zentroa auditoriumean, urriaren 30ean –asteartean–, 19:00etan. Horren aurretik, gure hizlari gonbidatua entzungo dugu: Mar Romera. “La familia, la primera escuela de las emociones” izango du gaia hitzaldiak.

June Ansoleaga aurkeztuko du ekitaldia.