24 SEMANA DE LA FAMILIA /// 24 FAMILIAREN ASTEA
CONFIES Programa (Familia adimentsuak enpresa osasuntsuetan) – AFAE
January 9, 2018

CONFIES Programa (Familia adimentsuak enpresa osasuntsuetan)

Gizarte-konpromisoaren proiektu berritzailea, konkurtso arduradunarekin

 

CONFIES “Familia adimentsuak enpresa osasuntsuetan” programa ekimen berritzailea eta aitzindaria da. Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak bultzatzen du ekimena, Euskadin uztartze arduratsua bultzatzen duten neurriak sustatzeko, estrategia partekatuarekin bat etorriz. Esperientzia pilotuak gure GKEa jarri du familia-prestakuntzako erakunde erreferente gisa euskal enpresa hautatutan programa ezartzeko eta garatzeko xedearekin.

Programa CONFIES en Euskaltel

Uztartze eta erantzukidetasuneko berrikuntzaz ari gara, gurasotasun positiboko programa bat txertatzen duelako enpresen barne-prestakuntzaren barruan. Neurri hori benetan berritzailea da: gaur egun enpresa aurreratuenetan eta familiarekin konprometituen daudenetan gauzatzen ari da.

Programa CONFIES en Mutualia

.

Hasierako fase honetan daukagun helburua da, hain zuzen, familia adimentsuen eskola bat sortzea hiru enpresetan bertako lantaldeekin lanaldian zehar, eta horrela urrats bat aurrerago jarriko dira inpaktu soziala duten enpresa osasuntsu gisa. Maiatzean abian jarri genuen proiektua Mutualian eta Euskaltelen, eta hilabete hauetan IS3 eta Deusto Sistemas-ek bat egin dute.

Programa CONFIES en i3S

Uste osoa dugu “Ondo hezten duenak hobeto lan egiten duela” eta benetako aldaketa bat egin behar dela enpresa-kulturan, kudeaketaren oinarria pertsonak izan daitezen.

Babesteko eta zaintzeko gaitasunetako trebakuntza indartzeak eta familiek biltzen dituzten baliabideak eta aukerak areagotzeak balio estrategiko handia izango du zalantzarik gabe.

CONFIES esperientzia hau horren erakusgarri izango da.


Lotutako berriak

 

 

El Gobierno Vasco realiza una experiencia piloto de valoración de medidas de conciliación en 30 empresas

 

GuardarGuardar