October 2, 2017

Prestakuntza eta prebentzioa

“VALER” programak Familia-prestakuntza espezializatua”

Behar gehien dituzten familietako kideei eskaintzen diegun zuzeneko prestakuntzak “VALER” izena du. Haren helburua da familiaren hezkuntza- eta prebentzio-laneko bikaintasuna beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak hobetzeko tresnak eskaintzea.

Orientazioa eskaintzen zaie gurasoei seme-alaben hezkuntzarako, familiaren eta laneko bizitzak bateratzea guztiz beharrezkoa den gizarte-testuinguru baten barruan; aitona-amonei ere bai, erronka berrien aurrean funtsezko lankide diren heinean; eta, azkenik, familia eratzen duen bikoteari, familiaren egonkortasunaren eta giro onaren oinarri gisa.

Helduentzako “VALER” prestakuntzak 3 esku-hartze lerro ditu, helburu duten familia-kolektiboaren eta familiaren barruan dituen funtzio berezien arabera.

•     VALER Familia
•     VALER Bikotea
•     VALER Aitona-amonak

 

VALER FAMILIA –    Lotura afektiboak indartzea
–    Autonomia sustatzea
–    Mugak eta arauak ezartzea
–    Laudorioak adieraztea eta laguntza ematea
–    Familia-gatazkak konpontzea
VALER BIKOTEA: –    Lotura afektiboak indartzea
–    Haustura iragartzen duten faktoreak ulertzea
–    Gatazkak konpontzea
–    Familiaren erantzukidetasuna
VALER AITONA-AMONAK: –    Aitona-amonek gaur egungo familia-egituran duten rol berria ulertzea.
–    Belaunaldien arteko harremanak sendotzea

 

–    Monitore profesional espezializatuek –psikologoek eta psikopedagogoek– emandako prestakuntza-ikastaroak.
–    Metodologia parte-hartzailea, ikus-entzunezko materialaren laguntzarekin.
–    Guraso-elkarteei, Elkarteei, Enpresei eta/edo eskatzen duen beste edozein erakunderi irekitako prestakuntza.

“ESPACIO FAMILIAS-FAMILIEN GUNEA” programa Berrikuntza familia-prestakuntzan

“Espacio Familias – Familien Gunea” proiektu berritzailea da ezagutzaren kudeaketari eta familiaren esku-hartzeari eta prestakuntzari dagokienez.  Familia guztiei irekitako gunea da, gaurkotasun-gaiei eta familia-interesaren gaiei buruzko ezagutzan aurrera egiteko. Horretarako, teknika sortzaileak erabiltzen dira kudeaketan, garapenean, lokalizazioan eta inplementazioan.
Horrela, hainbat mintegi egiten dira modu periodikoan urtean zehar, erakusketa teorikoekin, tailer praktikoekin eta mahai-inguruekin, tratatzen den gaian dauden profesional eta aditurik onenekin. Gainera, figura berri bat sortu da, familientzako orientazioa osoa eta pertsonalizatua izan dadin: “aholkulari psikopedagogikoa”.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) hirietako zentro entzutetsuekin garatzen da; horrela, familia-edukia ematen zaie gune soziokultural horiei, eta hiritarrak aktiboki parte hartzera eta beste elkarte batzuekin sarean lan egitera animatzen da.

  • PADRES Y MADRES COMPETENTES en AlhóndigaBilbao.
  • PADRES Y MADRES COMPETENTES en Centro Cívico Ibaiondo
  • ENVEJECIMIENTO ACTIVO en AlhóndigaBilbao.
  • VOLANDO COMETAS en AlhóndigaBilbao.
  • 7 MINUTOS PARA MEJORAR LA ATENCION. Casa de Cultura Ignacio Aldecoa.

Gazteei laguntzeko “JOS” programak

Prestakuntza psikopedagogikoko JOS (“Jóvenes, Ocio y Salud”) programaren helburua gazteen izpiritu kritikoa esnatzea da, eta, aldi berean, haiengan balio eta baliabide pertsonal nahiz sozialak sustatzea (autoestimua, ezetz esaten jakitea, kritikak adieraztea, autokontrola…); horrela, bizitza- eta aisialdi-ohitura osasungarriak garatuko dituzte, eta arriskuko jokabideak prebenituko dituzte (kontsumoak, indarkeria…).

• 10-16 urte-bitarteko gazteei zuzenduta, ikastetxeen, elkarteen, parrokien, hastapen profesionaleko zentroen eta udalen bitartez, besteak beste.

• Monitore espezializatuek emandakoa: irakasleek, pedagogoek eta psikologoek.

• Programa hau diseinatu zen gazteak sentsibilizatzeko, besteak beste, gai hauei dagokienez: droga-kontsumoak, berdinen artean indarkeria erabiltzea, genero-indarkeria bikote gazteetan erabiltzea, elikadura-nahasmenduak, bazterketa (etnia, sexua, desgaitasuna…) eta denbora librearen erabilera.

• Metodologia parte-hartzailea, eztabaida-taldeekin, jarduerekin eta modelatuarekin (role – playing), ikus-entzunezko materialak lagunduta.

Hasi denetik, 1.507 ikastaro antolatu dira, 35.270 gazte eta neraberi zuzenduta.