[smartslider3 slider="2"] Familia adimentsuak eskola aurreratuetan – AFAE
October 12, 2018

Familia adimentsuak eskola aurreratuetan

 

Programaren aurkezpena

 

“Familia adimentsuak eskola aurreratuetan” programa berritzaile bat da, eskolaren eta familiaren arteko benetako aliantza bat sortu nahi duena gure neska-mutilen garapen ona bideratzeko elkarrekin. 

Oinarrian dagoena da gurasoak eta irakasleak direla sozializatzaile nagusiak; beraz, bien arteko koordinazioa ezinbestekoa da. Ideietan eta hezkuntza-planean familiak eta ikastetxeak hurbiltzeko ildo estrategikoak sartzen dituzten ikastetxeek posizionamendu hobea izaten dute, zalantzarik gabe, ikastetxe aurreratuen eta bikaintasunezko ikastetxeen artean.

Gaikuntza-proiektu honen helburua da familiek dituzten baliabideak, aukerak eta prebentzio- eta babes-faktoreak hobetzea, hezkuntzari nahiz afektibotasunari dagokienez dituzten funtzioak behar bezala betetzeko.

Programan 4 saio egongo dira, Antonio Ortuñok gidatuak. Antonio haur eta gazteen psikologoa da eta familiako terapeuta; Familia adimentsuak zentroko zuzendaria da, eta metodologia propio bat garatu du, nagusiki praktikoa eta bisuala guraso-gaitasunak lantzen eta lortzen laguntzeko.

  1. Lehenengo saioa. On line. 10-15 minutu. Urriaren 15etik 21era familiek autoebaluazio-galdetegi bat egin ahal izango dute gure webgunearen bidez haziera-prozesu orotan erabili beharreko oinarrizko guraso-gaitasunei buruz. Eredurako lehen hurbilketa bat eskaintzeaz gain, edukiak lantaldearen behar zehatzei egokitzeko behar adina informazio emango dio hizlariari.
  2. Bigarren saioa. Aurrez aurrekoa. Ordubete. Familia adimentsuak Autoritate enpatikoa, negoziazioa eta ardurak ematea ereduaren aurkezpen teorikoa, taldeari egokituta hasierako on line galdetegiaren azterketaren ondoren. Urriaren 24tik 26ra egingo da; datak eta ordutegia eskola parte-hartzaileak zehaztuko ditu
  3. Hirugarren saioa. Aurrez aurrekoa. Ordubete. Familia adimentsuak ereduaren praktika. Taldeak eredua hilabetez biziko du. Azaroaren 21etik 23ra egingo da; datak eta ordutegia eskola parte-hartzaileak zehaztuko ditu.
  4. Laugarren saioa. On line. 15 minutu. Galdetegia azaroaren 26tik abenduaren 5era bete ahal izango da. Bete ondoren, parte-hartzaileak balorazio bat jasoko du ikasketa-prozesuan zehar guraso-gaitasunak lortzean programak izandako inpaktuari buruzko hasierako galdetegiarekin alderatuz.